“Moda Biziz” desfile bizi-bizia egin dute herriko dendari eta modeloekin

aiurri 2025eko abenduaren 5a

Moda desfile ikusgarria eta bizia erakutsi zuten herriko dendariek eta haien jantziak pasarelan erakutsi zituzten modelo-herritarrek Plaza Verduran atzo iluntzean, Oria Merkatarien Elkarteak antolatuta. Argazki-sorta eta bideo (behean), ikusgai:

Hona herriko zeintzuk izan ziren jantziak erakutsi zituzten dendak: Titare, Garintza, Gema Loradenda, Zubimuxu, Eizmendi Kirolak, Duna Oinetakoak, Kaori & Amlu eta MP Boutique.

Plaza bete zuten ikusleen txalo beroak jaso zituzten guztiek ere.

Garazi Loradendak apaindu zuen gunea, eta Eizmendi eta Hamabost ileapaindegiek zaindu zituzten modeloen irudiak. Oizeder Mayok aurkeztu zuen "Moda Biziz" ekitaldia eta DJ Zigor-ek girotu zuen musikarekin. Oier Labordek, berriz, aparteko dantza-saioa eskaini zuen ekitaldian barrena.

Oria Merkatarien Elkarteak abenduaren 1ean aurkeztu zuen Gabonetako kanpainan kokatu behar da atzoko moda desfilea. Hain zuzen, abenduaren 4tik urtarrilaren 7ra bitartean hainbat jarduerez eta ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu dute, Gabonetako giroa sustatzeko eta tokiko merkataritzaren dinamizazioa indartzeko helburuarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!