Koronabirusa

Udaleku irekiak bertan behera utzi dituzte Andoainen

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 19a, 08:00

Murga Sailburuaren agerraldia eta gero, larunbat arratsaldean Andoaingo udaleku irekiak bertan behar uzteko erabakia hartu zen. Udalak uztailean "Leitzaran abentura" eta "Uda Kirola" antolatu ditu. Sport Madness enpresak, bere aldetik, "Andoain konkistatzera". Guztiak bertan behera geratu dira. 

Osasun Sailak, Eudel Euskadiko Udalen elkarteekin batera, udalekuak bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Andoaingo udalekuen kasuan, uztailaren 16an amaitu zen lehen txanda "Leitzaran abentura", "Uda kirola" eta "Andoain konkistatzera" udalekuen kasuan. La Salle Berrozpek sustatu duen "Kanpezu bizirik" pasa den uztailaren 10ean amaitu zen.

Haurren gurasoei jakinarazpena

Uztaileko lehen txanda amaitu eta biharamunean, bigarren txanda eteteko agindua iritsi da. Sport Madness enpresak etenaldiari dagokion jakinarazpena atzo arratsaldean email bidez helarazi zien haurren gurasoei. Andoaingo Udalak gaueko 21:00tan adierazi zuenez, "Eusko Jaurlaritzak udalekuak bertan behera geratzen direla iragarri du. Horrek Andoainen goizez antolatzen diren udaleku ezberdinei eragiten dio. Familiekin harremanetan jartzen ari gara".

Erlazionatuak

"Kanpezu bizirik"

Mikel Arberas 2020 uzt 17 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!