Nerea Tuduri eta Iñigo Lasagabasterren poesia-errezitaldia Sorabillan, larunbatean

Aiurri 2022ko ira. 23a, 12:07

Nerea Tuduri eta Iñigo Lasagabaster sorabillatarrek “Realidades” izenburua daraman poesia errezitaldia eskainiko dute Sorabillako Zabalbidean gunean (Erretoretxea), irailaren 24an, larunbatarekin, 19:00etatik aurrera. Mono Irazi gitarra-jolea eta Igor Tuduri soinu teknikaria ondoan izango dituzte. Entzuleek Tudurik eta Lasagabasterrek sortutako poesiak entzun ahal izango dituzte.

Nerea Tudurik kontakizun laburrak eta poesia biltzen zuen Inviernos frente al mar liburua kaleratu zuen 2019an, eta No hay agua para las flores bigarren poesia liburua aurten.

Lasagabaster, berriz, gizarte bazterketa jasateko arriskuan diren gazteen aldeko Ortzadar proiektuko zuzendaria da; Sorabillako erretoretxean bertan du egoitza proiektuak, Caritasen ardurapean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!