Hautsi gabeko markak dauzkan Isidro Langara futbolari handia gogoratu dute

Xabier Lasa 2023ko urr. 8a, 18:44

Futbolaren historian Di Stefano, Maradona, Romario, Ronaldo edo Messiren pare jarri daitekeen Isidro Langara andoaindarra gogoratu dute gaur. Bi plaka oroigarri ipini dituzte bere izena daraman zubian, eta ondoren, Ubitarten bere aldeko beteranoen partidua jokatu dute Ubitarten, Euskaldunak eta Tolosak. Udalak eta Euskaldunak antolatu duten ekitaldian, Andoni Alvarez alkateak, Langara familiako Junkal Guerrerok eta Oviedo taldeko Miguel Sanzek hitza hartu dute. Ekitaldiko argazki-sorta eta lau bideo, ikusgai:   

Bestalde, urriaren 10ean, asteartearekin, 19:00etik aurrera, Isidro Langarararen ibilbidea gogora ekartzeko mahai-ingurua izango da. Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoa. Hizlariak: Miguel Sanz, Real Oviedoko ondare arloko zuzendaria; Carlos Muñoz, Oviedoko nazioarteko jokalari ohia; Juan Carlos Etxeberria, EITBko kazetaria eta Naxari Altuna, EITBko kirol kazetaria.

 

Euskalduna eta Tolosako jokalari beteranoak

Tolosa CF: Mendibil, Atxu, Boli, Axi, Imaz, Lanceta, Regi, Pablo, Lander, Antxon, Orue, Igor Astiazaran, Ander Ave, Aiert, Iñakitxo eta Aner. 

Euskalduna: Aritz Irusta, Andoni Azpitoz, Xabi Telletxea, Aitor Arnaiz, Igor Astiazaran, Iker Telletxea, Cristofer, Ander Lopez, Alberto, Xabier Berrueta, Iñaki Artano, Iker Irulegi, Gaizka Irazu, Egoitz Pontesta, Jonatan, Ion Ugalde, Mikel Rodriguez eta Juan Luis Hurtado.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!