Urriak 31, asteartea
- 18:15 Txalaparta eta Txokolate-jatea Goikoplazan. Iaz baino gehiago prestatuko dugu, Batzokiarekin lankidetzan.
- 19:00 Antzezlan laburra Goikoplazan. Ospakizuna hobeto ulertzen lagunduko digun antzezlan txikia herriko antzezleen eskutik.
- 19:00 Urki dantza taldearen emanaldia Goikoplazan. Parte hartzailea izango da, beraz, herritarrak Urkirekin batera dantzatzera animatu nahi ditu Bazkunak.
- 19:15-20:00 Beldurraren pasabidea Irunberri elkartean. Haur eta gaztetxoek beldurrarekin esperimentatzeko aukera izango dute, Irunberriko kideek hartzen duten lanari esker.
- 19:15 “Akerrak okerrak” kalejira Goikoplazatik Etxeberrietaraino. Iazko konpainia bera da, beraz, kalitatea bermatuta dago. Ikusgarria izango da, berriro ere. Udaleko Kultura lansailaren eskutik datorren ikuskizuna da.
- 20:00 Talo-jatea, edariak eta musika Etxeberrieta plazan. Iaz bezala, Aiurriko, Bazkuneko eta Kotoi elkarteko kideak lanean ariko dira jana eta edana eskaintzeko.
- 21:00 Zezen-suzkoa. Lebiton konpartsako lagunekin amaiera emango diogu jaiari.