Urriak 31, asteartea | Gau Beltza Andoainen
Txokolate-jatea, 18:15tan hasita Goikoplazan
Goikoplazan txokolatea eta bizkotxoak jateko postua ipiniko da. Mozorrotutako jendea bertan elkartu eta askari goxoaz gozatzeko aukera izango da. Batzokia elkarteko kideen laguntzari esker egingo da txokolate-jatea. Doakoa da, ez da txartelik behar.
Talo-jatea eta edariak, 20:00tan Etxeberrieta plaza
Kale Nagusitik, Zumea kalea zeharkatuz, kalejirako partaideak Etxeberrieta plazarantz abiatuko dira. Bertan egingo da Gau Beltzaren azken ospakizuna. Kotoi elkarteko lagunei esker, taloa janez afaltzeko aukera izango da. Txartelak urriaren 23an jarriko dira salgai, laster zehaztuko ditugun saltokietan.
Talo jatearen txartelak urriaren 23an jarriko dira salgai, laster zehaztuko ditugun saltokietan.