Gaur 43 urte betetzen dira Xabier Ansa Zinkunegi Batallon Vasco Español talde ultraeskuindarrak hil zuela. 1981/03/03an erail zuten, goizeko 08.00etan, Leizotz bailarako Antzizu baserriko semea, Krafft lantegiaren inguruan. Bere anai Erramonek Aiurriri 2016ko urtarrilean eskaini zion elkarrizketan, une garratz haiek gogoan hartu zituen. 2016an, 1979-1981 epean Andoaindik Astigarragara bitartean gertatutako hilketen kronika egiten duen “Heriotzaren triangelua” dokumentala estreinatu zuten, eta bertan Erramon Ansak ere parte hartu zuen.