Olagaingo txistulariek aparteko gonbidatuekin eman zuten kontzertua

Xabier Lasa 2024ko api. 30a, 23:29

Olagaingo txistulariek gonbidatu ugarirekin osatu zuten Santa Krutz elizan egin zen kontzertuan, atzo iluntzean. Bidelagun izan zituzten, besteak beste, Iñaki Eizmendi abeslaria, Loatzoko txistulari gazteak eta Jurgi Errandonea Euskal Herriko bikote gazteen dantza solteko txapelduna. Argazki eta bideo sorta, ikusgai:

Kontzertua Ainhoa Aiertzak aurkeztu zuen.

Hona nortzuk hartu zuten parte kontzertua Santa Krutz elizan, Olagain Udal Txistulari Elkartearekin batera:

- Aingeru Zabala eta Edorta Setien tronpeta-joleak-

- Andoni Gonzalez akordeoi-jolea.

- Lier Sarasola kaxoi-jolea.

- Javi Gestoso gitarra-jolea.

- Joxema Setien baxua.

- Loatzo Musika Eskolako Alexander San Sebastian, Clara Larrañaga, Izaro Imaz, Mikel Satrustegi eta Aiert iraola txistulari gazteak .

- Iñaki Eizmendi abeslaria.

Eta gainera, horiekin, Jurgi Errandonea Oreja dantzaria aritu zen.

 

Kantutegia:

- Ohorezko kontrapasa (Sarriegi; JI Ansorenak moldatuta).

- Hiru kanta (Iparragirre, JI Ansorenak moldatuta).

- Txoria txori (Mikel Laboa).

- Txori kantak (Bonifazio Laskurain).

- Humboldt zortzikoa (JI Ansorena).

- Migerlea tangoa (Sabin Bikandi).

- Baltsen potpourria (Xabier Zabala).

- Erre zenituzten (Xabi Solana).

- Larra erdian (Iñaki Eizmendi, A Amezaga).

- Ene maitea nauzu (Iñaki Eizmendi, X. Zabala).

- Santa Krutz Martxa (Eulogio Saldias).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!