Udaleko enplegu Sailak bultzatu du ekimena, batez ere, emakume langabetuei, iraupen luzekoei, eta/edo DSBE zein MVIren onuradunei eta kualifikazio txikiko langabeei zuzendurik. Martxoan abiatu zen programa.
Artean, muralak Makaldegian eta Belabi kaleko ludotekan egin dituzte, besteak beste; aldi berean, Leitzarango bailaran inspiratzen dena lona ere osatu dute, eta laster, Exkerraneako aparkalekuaren ondoan ipiniko dute.
Hona nortzuk ari diren parte hartzen programan: Maria Collado, Maria Isabel Etxeberria, Leire Hermoso, Meylin Lopez, Luciana Ruiz, Zainab Owie, Keila Solana eta Maris Sthepen.