Nazario Maiz Salle-Berrozpeko irakasle salletarra izan da urtetan, eta Andoaingo La Salle-Berrozpe berriki utzi dutenetako bat da. Uztailaren 2an agurreko ekitaldi beroa prestatu zien ikastetxeko komunitateak Nazario Maizi eta beste hainbat salletarri. Ekitaldi hartako argazkiak eta bideoa, hemen.
Maiz, eskarmentu handiko artisaua
Nazario Maiz eskulangintzan betidanik murgilduta ibili izan den artisaua da; gogoratu besterik ez dago Andoainen azken urtetan jarri izan dituen zazpi maskor, Santiagoko Bidearen adierazgarri direnak.
2014ko apirilean Mainddiko iturri ondoan maskorra ipini zueneko erreportajea, hemen.