hainbat gai aipatu ditu Lula Garciak hitzartzean. Gazako genozidioa gogoan hartu ostean, Kaletxikiko eta kaletxikitarren auzo giroa eta komunitatea eraikitzeko auzoetako jaien premia azpimarratu ditu. Aldi berean, mezu baikorra zabaldu nahi izan du, alegia, Kaletxiki auzoak eraldaketa prozesua bizi duela, eta nahiz eta obren eraginez buruhasteak jasan, etorkizunean hazi egingo dela adierazi du.
Azkenik, bere burua feministatzat jo ondoren, festak errespetuz ospatzeko opa die festa zale guztiei.