Hainbat egoeratan jarri zituen bertsolariak Ormaetxea gai-jartzaileak; besteak beste, azken egunetan jasan dugun beroaldia, futbol mundiala, bertsolariak poemen bidez deskribatzen dituen adimen artifiziala, selektibitateko azterketak...
Saioan barrena, Punttuka bertso eskolako Adei Zubeldia, Irai Jauregi, Enzo Ormazabal eta Hodei Olalde ikasleek bertsolariei puntuak jarri zizkieten.
Andoaingo Udalak eta Punttuka bertso eskolak elkarlanean antolatu zuten bertso saioa.