Bihar utziko du Asteasuko alkate kargua Pili Legarrak

Aiurri 2025ko ira. 19a, 10:19

Eguerdiko 12:00etan hasiko da kargu-uzteko plenu berezia. Larraitz Alkortak hartuko du alkate postua, legealdia amaitu arte. 

2023ko hauteskundeen aurretik garbi azaldu zuen azken agintaldia izango zuela. 2025 urtera iritsita, erretiroa hartzeko garaia iritsi zaio Pili Legarrari. Larunbat eguerdian gauzatuko da kargu uztea. 

2025eko ekainean elkarrizketa eskaini zion Aiurriri, bere alkatetzako errepasoa egin, eta etorkizunera begira jartzeko. Alkatetzako lanetik erretiroa hartuta ere herrigintzari lotuta jarraituko du Legarrak. Irakurri, HEMEN, elkarrizketa osoa.

San Pedro jaietako txupinazoan ere, hitza hartu zuen, herritarrei eskerrak emateko. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!