Koronabirusa

Aiurri hamaboskariaren banaketa ezohikoa izango da

Aiurri 2020ko mar. 18a, 08:56

Osasun alerta dela eta, Aiurri hamaboskariaren banaketa (557. zenbakia, 2020ko martxoaren 18ko data duena) moldatzea erabaki du Aiurriko erredakzio taldeak. Beterri-Aiztondon, nagusiki kioskoetan eta prentsa saltzen den tokietan eskuratu ahal izango da Aiurri hamaboskaria.

Aiurrik eskaintzen duen informazio zerbitzua (internet bidezkoa eta paperezkoa) lantaldearen lan baldintzekin uztartu behar da, bereziki banatzaileen kasuan. Egoerak sortu duen zailtasunagatik, banaketa eredu berriaren aldeko hautua egin beharrean aurkitu garela jakinarazi nahi genuke.

Goizean hasita, Aiurri hamaboskaria eskuragarri izango da.

BETERRI-AIZTONDOKO AIURRI HAMABOSKARIA

BANAKETA

ADUNA, LARRAUL, ZIZURKIL GOIA:

Ohiko modu berean egingo da bakaneta. Harpidedunek, geroago bada ere, aldizkaria buzoian jasoko dute tokian tokiko Udal langileei edo Aiurriko lankideren bati esker.

 

AMASA-VILLABONA, ASTEASU, ZIZURKIL

Harpidedunek honako saltokietan jaso ahal izango dute Aiurri hamaboskaria.

  • Amasa Okindegia (Villabona). 07:00etatik 14:00etara zabalik.
  • Basajaun liburu-denda (Villabona). 10:00etatik 13:30etara zabalik.
  • Mattin liburu-denda (Asteasu). 10:00etatik 13:00etara zabalik.
  • Alaiena-Eroski supermerkatua  (Zizurkil). Kajan kobraketak egiten ari den pertsonari eskatu behar zaio Aiurri.

Oharra: Saltoki bakoitzean, Aiurrik utzitako paper bat egongo da. Aldizkaria hartzen duten harpidedunei eskatu nahi diegu, paper horretan euren izen-abizenak idaztea.

ANDOAIN

Harpidedunek honako saltokietan jaso ahal izango dute Aiurri hamaboskaria:

  • Stop.
  • Delgado.
  • Ernaitza.

Oharra: Saltoki bakoitzean, Aiurrik utzitako paper bat egongo da. Aldizkaria hartzen duten harpidedunei eskatu nahi diegu, paper horretan euren izen-abizenak idaztea.

 

AIURRI HAMABOSKARIA PANTAILAN

Aiurri hamaboskaria harpidedunen artean banatzen da, eta euren ekarpenari esker eusten zaio argitalpenari. Ezohiko egoera izanik, eta populazio osoaren bakartze egoera aintzat harturik, oraingoan eduki guztiak libre uzteko erabakia hartu du erredakzio batzordeak.

Edukiak:

Edukiak, ezohikoa den neurria hartuta, bere osotasunean zabaltzen joango gara aiurri.eus webgunean.

PDFa:

Esteka honetan klik eginez gero, Aiurri astekaria PDF formatuan irakurtzeko aukera dago. PDF-a jaisteko aukera harpidedunek soilik izaten dute. Ezohiko neurria da, beraz, bizi dugun garaiari lotutakoa.

 

AIURRI.EUS

Bestalde, Aiurri.eus webgunean eskualdeko biztanleen egonaldia arinagoa izan dadin eduki sorta berria sortzeari ekin diogu:

Etengabeko informazio jarioa eskaintzen ari gara aiurri.eus webgunean (larunbatean eta igandean, barne) eta Aiurriko sare sozialetan ere (@aiurri Twitter eta @aiurri Facebook eta @aiurriklik Instagram kontuetan).

Udal administrazioko informazio orokor guztia, krisi honi loturikoa, jaso bezain azkar zabaltzen ari gara.

Egoeraren arabera, Aiurri hamaboskariaren argitalpenen egutegiak moldaketak izango ditu. Hartutako erabakiak jakinarazten joango gara, hurrengo orduetan.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!