HURRENGO ALEA APIRILAREN 2AN

Aiurri astekariaren banaketa ez ohikoa, bigarren astez jarraian

Aiurri 2020ko mar. 26a, 14:04

Aurreko astean bezalaxe, Osasun Alerta egoeragatik, Andoainen eta Urnietan kioskoetan eta prentsa saltzen den tokietan eskuratu ahal izango da Aiurri astekaria. Apirilaren 1a bitarte eskuragarri izango da aste honetako Aiurri.

Osasun alerta dela eta, Aiurri hamaboskariaren banaketa ere (644. zenbakia, 2020ko martxoaren 27ko data duena) moldatzea erabaki du Aiurriko erredakzio taldeak.

Joan zen astean adierazi bezala, Aiurrik eskaintzen duen informazio zerbitzua (internet bidezkoa eta paperezkoa) lantaldearen lan baldintzekin uztartu behar da, bereziki banatzaileen kasuan. Egoerak sortu duen kezka eta zailtasunagatik, banaketa eredu berriaren aldeko hautua egin beharrean aurkitu gara.

Ostegunean hasita, Aiurri astekaria eskuragarri dago.

BANAKETA

 

URNIETA

Landagunea:

  • Goiburu, Oztaran, Ergoien, Lategi eta Erratzu banatzaileen bitartez, beti bezala.

Herrigunea:

  • Idiazabal kalea: Ogiberri, Itxaspe, Mujika.

  • Errekalde: Muazpi.

San Juan plaza: 2KN.

 

ANDOAIN

  • Carrefour Nafarroa plazan.
  • Iturzaeta Arrate plaza inguruan.
  • Fruta denda Arrate plaza inguruan.
  • Stop.
  • Anita.
  • Kale nagusiko Estankoa.
  • Delgado.
  • Xixori.
  • Eroski-Aliprox.
  • Bastero estankoa.
  • Kioskoa Leizaur parkean.
  • Ernaitza.
  • Arruti.
  • Zumea kaleko estankoa.
  • Tahona.
  • Ogiberri.
  • Itsaso kafetegia.
  • Coviran Karrika.
  • Patxi harategia Kaletxikin.
  • Okindegia Kaletxikin
  • Supermerkatua Bazkardon.
  • BMko okindegia.

 

AIURRI ASTEKARIA PANTAILAN

PDFa:

Esteka honetan klik eginez gero, eta aurreko aste guztietan bezala, Aiurri astekaria PDF formatuan irakurtzeko aukera dago.

 

AIURRI.EUS: AKTUALITATEA ETA EDUKI OSAGARRIAK

Koronabirusari lotuta, martxoaren 2an sortu genuen kanal berezia, krisiak bete-betean eztanda egin aurretik. Honi lotuta, udal administrazioko informazio orokor guztia, krisi honi loturikoa, jaso bezain azkar zabaltzen ari gara. Eta Aldundiaren edota Jaurlaritzaren nahiz Estatu mailako albiste eta datu esanguratsuenak ere txertatu ditugu.

Gizarte osoa konfinamendu egoeran egonik, eta Aiurri.eus webgunean eskualdeko biztanleen egonaldia arinagoa izan dadin, eduki sorta berria txertatzeari ekin diogu. Ezinbestekoa izan da kolaboratzaileen eta aiurrizaleen ekarpena, eta hori dela eta esker bereziak eman nahi dizkiegu bertan agertzen diren kolaboratzaileei:

  • #BERTSOVID19 Ehunka lagun parte hartzen ari dira, Bertso katean. 
  • TELEIRUDIMENA ETXETIK ETXERA Garazi Kamio & Ane Jalon (Literatura): Umorea konfinamendu garaian.
  • EGUNERO HASTEN DELAKO Diego Barrasa (Argazkia): Olagaindik argazkia, goizero.
  • ILUSTRAZIOA Garbiñe Ubeda (Arte grafikoa): Egunerokoa, irudiz.
  • BELABITIK Maddi Trutxuelo (Argazkilaritza): Irudia eta hitza.
  • AZTARRIKA Xabier Lasak prentsa kontsumitzaile amorratua da. Hainbat hedabideetatik harrapatutako mezuak eta loturak txertatuko ditu, atal horretan.
  • ANDOAINGO DOINUAK Olagain Udal Txistulari Elkartearen doinuak bideo bidez, egoera berrian interpretatuta.
  • IZKIRIOTA ARDOAK COVID Aide Jauregi adituaren aholkuak, bide bidez.
  • YOGA ETXEAN Eider Hidalgo Kulunka Yogako kidearen eskutik.
  • GARRAIO ZERBITZUA Koronabirusa dela eta, garraio zerbitzuaren ordutegi berriak bertan aurki daitezke.
  • IPUINAK Marta Trutxueloren eskutik, lehen bi ipuinetan musika klasikoa hizpide hartuta.

Ahaztu gabe beste hainbat atal interesgarri, Koronabirusaren aurreko egunetan abiatutakoak:

 

SARE SOZIALAK: UNEAN UNEKO BOZGORAILUA

Etengabeko informazio jarioa eskaintzen ari gara aiurri.eus webgunean (larunbatean eta igandean, barne) eta hari lotutako sare sozialetan ere:

  • “Aiurri Andoain” Telegram kanala. Duela gutxi sortuta, proba fasean Andoaingo albisteekin. Dozenaka jarraitzaile ditu dagoeneko.
  • @aiurri Twitter kontua. Otsailean 10 urte bete dira Twitter kontua zabaldu genuenetik. 2.000 jarraitzailera iritsi gara egun hauetan. Oso kontutan hartzeko kopurua da hori, tokiko hedabide batentzat.
  • @aiurri Facebook kontua. 2.898 jarraitzaile ditu. Hainbat orrialdeetara zabaltzen dira bertako albisteak, besteak beste, Andoaindarras y punto  Andoainen irismen handia duen FB orrialdera.
  • @aiurriklik Instagram kontua. Iaz abiatu zen, eta Andoaingo eremua lantzen ari gara proba modura. 1067 jarraitzaile ditu, une honetan. Adin tarte gaztera iristeko plataforma egokia da.

 

DATORREN ASTEAN ERE AIURRI ASTEKARIA

Aiurri astekariaren urteko ekoizpenaren egutegiari begira, datorren astean Aiurri astekariaren 645. zenbakia argitaratu eta banatuko da. Horri buruzko banaketaren xehetasunak hurrengo egunetan zehaztuko ditugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!