AIURRI

Aiurri astekariaren banaketa ez ohikoa, hirugarren astez jarraian

Aiurri 2020ko api. 2a, 15:14

Aurreko bi asteetan bezalaxe, Koronabirusak eragindako Osasun Alerta egoeragatik, Andoainen eta Urnietan kioskoetan eta prentsa saltzen den tokitan eskuratu ahal izango da Aiurri astekaria.

Osasun alerta dela eta, Aiurri hamaboskariaren banaketa ere (645. zenbakia, 2020ko apirilaren 3ko data duena) moldatzea erabaki du Aiurriko erredakzio taldeak. Aurreko bi asteetan adierazi bezala, Aiurrik eskaintzen duen informazio zerbitzua (internet bidezkoa eta paperezkoa) lantaldearen lan baldintzekin uztartu behar da, bereziki banatzaileen kasuan. Egoerak sortu duen kezka eta zailtasunagatik, banaketa eredu berriaren aldeko hautua egin beharrean aurkitu gara.

Ostegunean hasita, Aiurri astekaria eskuragarri dago.

 

BANAKETA

 

URNIETA

 

Landagunea:

  • Goiburu, Oztaran, Ergoien, Lategi eta Erratzu banatzaileen bitartez, beti bezala.

Herrigunea:

  • Idiazabal kalea: Ogiberri, Itxaspe, Mujika.
  • Errekalde: Muazpi.
  • San Juan plaza: 2KN.

 

ANDOAIN

  • Carrefour Nafarroa plazan.
  • Iturzaeta Arrate plaza inguruan.
  • Fruta denda Arrate plaza inguruan.
  • Stop.
  • Anita.
  • Kale nagusiko Estankoa.
  • Delgado.
  • Xixori.
  • Eroski-Aliprox.
  • Bastero estankoa.
  • Kioskoa Leizaur parkean.
  • Ernaitza.
  • Arruti.
  • Zumea kaleko estankoa.
  • Tahona.
  • Ogiberri.
  • Itsaso kafetegia.
  • Coviran Karrika.
  • Patxi harategia Kaletxikin.
  • Okindegia Kaletxikin
  • Supermerkatua Bazkardon.
  • BMko okindegia.

 

AIURRI ASTEKARIA PANTAILAN

Esteka honetan klik eginez gero, eta aurreko aste guztietan bezala, Aiurri astekaria PDF formatuan irakurtzeko aukera dago.

 

AIURRI.EUS: AKTUALITATEA ETA EDUKI OSAGARRIAK

Aste honetan krisiari aurre eginez daudenengan arreta ipini dugu. Ez da kasualitatea, gainera, gehiengoa emakumezkoa izatea: Medikua, erizaina, jostuna, bolondresa,.... Elkarrizketa ugari bildu ditugu aste honetan. Krisiak ez du gogor kolpatu inguruotan, Araba edota Bizkaiarekin alderatuta, eta alarma egoeraren alde lasaiagoa bizitzen ari gara. Baina, zoritxarrez, birusaren eraginez ari zaigu inguruan jendea hiltzen eta auzotarrek hildakoak oso gogoan hartu dituzte. Bereziki hunkigarriak dira zabaldu ditugun bideo ezberdinak.

Koronabirusari lotuta, martxoaren 2an sortu genuen kanal berezia, krisiak bete-betean eztanda egin aurretik. Honi lotuta, udal administrazioko informazio orokor guztia, krisi honi loturikoa, jaso bezain azkar zabaltzen ari gara. Eta Aldundiaren edota Jaurlaritzaren nahiz Estatu mailako albiste eta datu esanguratsuenak ere txertatu ditugu.

EKIMEN BETEAN

Erredakzio taldea atselehenetik igandera lanean ari da, biztanlegoaren egonaldia ahalik eta atseginena izateko helburuarekin. Jario informatiboa nabarmen igo da azken asteetan, sarearen bitartez zabaldutao albisteei erreparatuz gero.

EDUKI OSAGARRIAK

Gizarte osoa konfinamendu egoeran egonik, eta Aiurri.eus webgunean eskualdeko biztanleen egonaldia arinagoa izan dadin, eduki sorta berria txertatzeari ekin diogu. Ezinbestekoa izan da kolaboratzaileen eta aiurrizaleen ekarpena, eta hori dela eta beste behin ere esker bereziak eman nahi dizkiegu bertan agertzen diren kolaboratzaileei:

  • #BERTSOVID19 700 lagunetik gora, bertso-katean. 
  • TELEIRUDIMENA ETXETIK ETXERA Garazi Kamio & Ane Jalon (Literatura): Umorea konfinamendu garaian.
  • EGUNERO HASTEN DELAKO Diego Barrasa (Argazkia): Olagaindik argazkia, goizero.
  • ILUSTRAZIOA Garbiñe Ubeda (Arte grafikoa): Egunerokoa, irudiz.
  • BELABITIK Maddi Trutxuelo (Argazkilaritza): Irudia eta hitza.
  • AZTARRIKA Xabier Lasak prentsa kontsumitzaile amorratua da. Hainbat hedabideetatik harrapatutako mezuak eta loturak txertatuko ditu, atal horretan.
  • ANDOAINGO DOINUAK Olagain Udal Txistulari Elkartearen doinuak bideo bidez, egoera berrian interpretatuta.
  • IZKIRIOTA ARDOAK COVID Aide Jauregi adituaren aholkuak, bide bidez.
  • YOGA ETXEAN Eider Hidalgo Kulunka Yogako kidearen eskutik.
  • GARRAIO ZERBITZUA Koronabirusa dela eta, garraio zerbitzuaren ordutegi berriak bertan aurki daitezke.
  • IPUINAK Marta Trutxueloren eskutik, lehen bi ipuinetan musika klasikoa hizpide hartuta.

Ahaztu gabe beste hainbat atal interesgarri, Koronabirusaren aurreko egunetan abiatutakoak:

 

SARE SOZIALAK: UNEAN UNEKO BOZGORAILUA

Etengabeko informazio jarioa eskaintzen ari gara aiurri.eus webgunean (larunbatean eta igandean, barne) eta hari lotutako sare sozialetan ere:

  • “Aiurri Andoain” Telegram kanala. Duela gutxi sortuta, proba fasean Andoaingo albisteekin. Dozenaka jarraitzaile ditu dagoeneko.
  • @aiurri Twitter kontua. Otsailean 10 urte bete dira Twitter kontua zabaldu genuenetik. 2.000 jarraitzailera iritsi gara egun hauetan. Oso kontutan hartzeko kopurua da hori, tokiko hedabide batentzat. Azken egunetan batutakoekin, 2.049 jarraitzaile ditugu.
  • @aiurri Facebook kontua. 2.914 jarraitzaile ditu. Hainbat orrialdeetara zabaltzen dira bertako albisteak, besteak beste, Andoaindarras y punto Andoainen irismen handia duen FB orrialdera.
  • @aiurriklik Instagram kontua. Iaz abiatu zen, eta Andoaingo eremua lantzen ari gara proba modura. 1067tik 1093ra pasa gara astebetean. Adin tarte gaztera iristeko plataforma egokia da.

 

ASTE SANTUAN AIURRI ASTEKARIRIK EZ

Aiurri astekariaren urteko ekoizpenaren egutegiari begira, Ostiral Santuan eta Pazko Asteko ostiralean ez da Aiurri astekaririk zabalduko. Baina horrek ez du esan nahi geldirik egongo garenik. Aiurri.eus webgunean martxan izango da.

Ea argitaratzen dugun hurrengo Aiurri astekarirako (2020ko apirilak 24) ahalik eta gehiena normalizatzera iristen den.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!