500 eskailaratan, lehenik, eta 1000koan, ondoren, egur betean aritu dira 50 lasterkari.
Eguraldiak lagunduta, estreinaldia bikaina izan da antolatzaileentzat. Dagoeneko bigarren edizioa dute buruan.
Parte-hartze mugatua izan du lehen edizioak: 50 korrikalari. Horietatik 7 emakume izan dira. Gehien-gehienak kirolari petoak, eta lasterketetan eskarmentu handia pilatu dutenak.
Denentzat proba gogorra izan da, exigentzia handikoa. 500 eskilaratan gora esfortzu handia egin behar izan dute bizpahiru minututan. Lehen probak eraginda, bigarrenean arnasa sakon hartu behar izan dute halabeharrez.