[Italiako Giroa 2020]
Barealdia, erauntsiaren aurretik

2020 urr 20 Eskualdea

Jan Tratnik-ek 28 laguneko ihesaldia errematatu du; tropelak lasai egin du etapa, bihar eta etziko etapa gogorren beldur
Vueltako atarikoa: asmatzen duenak, aberats

2020 urr 19 Eskualdea

Bihar hasiko da Irunen, eta azaroaren 8an bukatu Madrilen; oso menditsua da, ohiko legez, baina eguraldiak etapak eralda ditzake. Parte hartzea oso ona da: Roglic, Dumoulin, Froome, Carapaz, Chaves, …
'Tabloi' giroan, Keldermann-ek eta Sunweb-ek eman dute kolpea

2020 urr 18 Eskualdea

Tao Geoghegan Hart ingelesak irabazi du Piancavallon, eta Sunweb-ek oilategia txikitu du; Almeidak maglia arrosari eutsi dio, eta beste guztiak nahi eta ezin aritu dira
McNulty, Almeida eta Keldermannen aurrerapausoa, Fulgsang eta Konrad atzera: Gannarentzat kronoa, oso nagusi

2020 urr 17 Eskualdea

Diferentzia handiak egon dira oilarren artean, Almeidak Pello Bilbaori 1.22, adibidez; akaso Pozzovivo izan da azken aste menditsuari begira indartuen aterako dena
Usteak erdi ustel

2020 urr 16 Eskualdea

Peter Saganentzat etapa aproposa zirudiena Ulissik eraman du, eta Almeida liderrak ere maglia arrosa kentzeko aurkariek lan handia egin beharko dutela erakutsi du
Buruak indarrak baino gehiago balio du!

2020 urr 15 Eskualdea

Jhonatan Narvaez ekuadortarrak errematatu du ihesaldia, Mark Padun iheskidearen matxura baliatu, ukrainarra hurbiltzen utzi, eta gertuen eduki duenean behin-betiko urruntzeko
Poker Nono

2020 urr 14 Eskualdea

Laugarren etapa irabazi du Arnaud Demare-ek, esprintetan aurkaririk ez duela berretsiz
Talentua ez delako inoiz desagertzen, Saganen erakustaldia

2020 urr 13 Eskualdea

Eslovakiarrak 13 hilabete eta bi eguneko lehorteari bukaera eman dio Tortoreton, ihesaldia errematatu, etapa ikusgarria osatu eta oilarren azken erasoaldiari bikain eutsiz; Mitchelton eta Jumbok Giro…
Ruben Guerreirok zerua lapurtu dio Jonathan Castroviejori

2020 urr 11 Eskualdea

Ihesaldiko indartsuena zen getxoztarra, baina portugaldarraren zuhurkeriak sari gabe utzi du Castro; diferentzia eskasak izan dira oilarren artean Rocarasso tentean.
Eta zazpigarren egunean, atsedena hartu du!!!

2020 urr 10 Eskualdea

Alex Dowsett britainiarrak irabazi du etapa, tropelak etapa lasai hartzea erabakita
Capocannoniere Demare

2020 urr 09 Eskualdea

Frantziarrak aise irabazi du berriz Brindisin, bere hirugarren etapa; Sagan bigarren izan da berriz, 125. aldiz bere kirol ibilbidean
Hik lan eta nik jan, Peter!

2020 urr 08 Eskualdea

Arnaud Demare-ek hanka batekin irabazi du Materan, itxuraz berarentzat oso aproposa ez zen ailegaeran; BORA barren hustu egin da Saganentzat, baina liderrak, beste behin, ez du erantzun