Horren aurrean, irmoki salatu zuen Urnietako Gaztetxeak Urnietako Udalaren jarrera "oldarkorra". Eta, era berean, udal instituzioak ere egin zuten egoeraren gaineko bere irakurketa: Gobernu taldeak, batetik; eta oposizioko alderdi den EH Bilduk, bestetik.
Hori horrela, aipatutako gertakarietatik pare bat aste igarota, gutxi gorabehera, instalakuntza horien desmuntatzeari ekin zion atzo Urnietako Udalak. Eraikina hustuta dago, eta, antza denez, salgai jarri da.