KORRIKA

Sorterrian ariko da Garmendia, Solano lagun hartuta

Aiurri 2026ko martxoaren 12a

"Bidasoatik harago" ikuskizunak geldialdia izango du Urnietan, ostiral honetan, Salesiar ikastetxearen areto nagusian. 19:30etan hasiko da emanaldia eta azken sarrerak  aretoan bertan egongo dira salgai 10 euroko prezioan.

KORRIKAren baitan aurkeztu duten egitarau oparoan, bada data seinalatua bi euskal artista ezagunentzat. Musikagintzan ibilbide oparoa egin dute Jon Garmendia urnietarrak eta Xabier Solano hernaniarrak. "Bidasoatik harago" ikuskizuna Euskal Herrian barrena aurkezten ari dira eta birak, oraingoan, geldialdia egingo du Urnietan. Hain zuzen, Jon Garmendia idazlearen sorterrian.

Auzolanean antolatu da Urnietako emanaldia. Korrika Batzordea, AEK, Manttale eta Aiurri elkarlanean antolatzen ari dira. Emanaldia martxoaren 13an izango da Salesiar ikastetxearen areto nagusian, iluntzeko 19:30ean hasita.

Urnietan Bikain kafetegian eta  Kantoi eta Matxo tabernetan salgai daude sarrerak, 10 euroko prezioan. Andoainen, berriz, Stop eta Ernaitza liburudendetan. Egunean bertan salgai jarriko dituzte azken sarrerak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!