Zizurkilgo Gaztezulok ateak itxita ditu, baina bertan arduradunak, herriko gazteei proposamen ezberdinak helarazten ari dira egunero-egunero. Ane Artutxa hezitzaileak gazteei gaurko egin dien gonbita, irakurketa proposamena egitea izan da. Itxialdi garaian liburuak irakurtzeko inoiz baino aukera handiagoa dugunez, liburu proposamenak bidaltzeko eskatu die gazteei, horrela gainerako gazteek ere proposamen horiek jarraitzeko aukera izan dezaten. Gaztezuloren Instagram eta WhatsApp bidez helaraz ditzakete, eta, ondoren, Instagram eta Facebookeko atarietan zabalduko dira jasotako proposamenak.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.