Irailaren 18an, Urnietako Osasun Zentroko osasun-taldeak “Erorikoen Prebentzioa” tailerra eskainiko die udalerriko 65 urtetik gorako herritarrei.
Hizkuntza: Gaztelania
Vaiven konpainiak "Anonima" ikuskizuna taularatuko du ostiral honetan, Bastero Kulturgunean. Konpainiak azaldu bezala, pertsona ikusezinei egindako omenaldia da. Pertsona horiek ez dira ikusten ez onerako ez txarrerako, ez dira existitzen. Testurik gabeko antzezlana da.
Mugimendu-zirkua, Vaiven Circo (Granada, Andaluzia). Irailak 18, ostirala. 19:30, Bastero Kulturguneko auditorioa.
Bertso doinuek beteko dute Sanmielen itxaronaldia. Hala, irailaren 18an, Oianumen kantari ariko dira Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola bertsolariak. Amaia Agirreren esanetara, afalostea girotuko dute errimaz eta doinuz.
Adunako Udalak jakinarazi duenez, udal garbitzaile lanpostua behin-behinekoz eta interinitate izaeraz betetzeko hautaketa prozesua abian jarri du. Lanaldia %50ekoa izango da, goizez, astelehenetik ostiralera.
Irailaren 16tik hasi eta irailaren 30era bitartean, Leitzaran Bisitarien Etxeak “BANAEZINAK. Natura eta gizakia: historia partekatu bat” erakusketa ibiltaria hartuko du.
Urriaren 11n ospatuko dute Zizurkilgo Azoka Berezia. Udalek eta herriko ekoizleek elkarlanean antolatuko dute eta herritarren parte-hartzea beharrezkoa izango da.
HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzuak urriaren 2an ospatuko du hasiera festa, eta ikasturtea urriaren 6an abiatuko da Belabi kaleko egoitzan.
Azken urtetan egindako obren aukeraketa bildu du Balerdik bertan eta erakusketa zabalik egongo da irailaren 26ra arte. Ordutegia: Aste-egunetan: 18:00etatik 20:30era. Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara