Larunbata, irailak 26

12:00

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan jaialdia

Eskualdea | Jaialdia

Galtzaundi Euskara Elkarteak antolatuta, ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ jaialdia ospatuko dute irailaren 26an, Tolosako Leidor aretoan. Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

19:30

Patata tortilla lehiaketa

Joxe Arregi plaza, Zizurkil | Lehiaketa

Kuadrillakoentzako patata tortilla lehiaketa antolatu du Zizurkilgo festa batzordeak. Kuadrilla bakoitzetik bi pertsonek sukaldatuko dute. Kuadrillek plazan afaltzeko aukera izango dute, gehienez ere hamar laguneko mahaitan. Lan-tresnak eta osagai guztiak parte-hartzaile bakoitzak ekarri behar ditu eta 00:00etan mahai guztiak jasota egon behar dira.

Patata tortilla lehiaketa Joxe Arregi plaza

Kuadrillakoentzako patata tortilla lehiaketa antolatu du Zizurkilgo festa batzordeak. Kuadrilla bakoitzetik bi pertsonek sukaldatuko dute. Kuadrillek plazan afaltzeko aukera izango dute, gehienez ere hamar laguneko mahaitan. Lan-tresnak eta osagai guztiak parte-hartzaile bakoitzak ekarri behar ditu eta 00:00etan mahai guztiak jasota egon behar dira.

19:30

'Tonbola' antzezlana

Ondarreta ikastetxeko patioa, Andoain | Antzerkia

Hika Teatroak 'Tonbola' antzezlana eskainiko du Andoaingo Ondarreta ikastetxeko patioan irailaren 26an, 19:30ean. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da. Sinopsia: Tonbola ikuskizunak tonbolero familia batek eta haren ahuntz atzerritarrak EUROPAn bizirauteko egin beharrekoak kontatzen ditu. Denetarik zozketatzen dute: oliba bilketarako lan-kontratuak, Danimarkako familiak, ogi txigorgailua, maskarillak, bizitza sexuala berpizteko audioliburuak, 'Made in Libia' markako platerak... eta horrez gain, EUROVISIONen parte-hartzeko bi gonbidapenen balioa duen urrezko txartela.

'Tonbola' antzezlana Ondarreta ikastetxeko patioa

Hika Teatroak 'Tonbola' antzezlana eskainiko du Andoaingo Ondarreta ikastetxeko patioan irailaren 26an, 19:30ean. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da.

Sinopsia:

Tonbola ikuskizunak tonbolero familia batek eta haren ahuntz atzerritarrak EUROPAn bizirauteko egin beharrekoak kontatzen ditu. Denetarik zozketatzen dute: oliba bilketarako lan-kontratuak, Danimarkako familiak, ogi txigorgailua, maskarillak, bizitza sexuala berpizteko audioliburuak, 'Made in Libia' markako platerak... eta horrez gain, EUROVISIONen parte-hartzeko bi gonbidapenen balioa duen urrezko txartela.

10:52
20:00

Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa

Eskualdea | Bertsolaritza

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra gogoan, bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik dago bertsoak bidaltzeko aukera. Urriaren 11n amaituko da horretarako epea.

19:00
14:00

Seve Iglesiasen pintura erakusketa

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona | Erakusketa

Seve Iglesiasen erakusketa berria batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanez osatua dago. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin. Bestalde, azken etapan sortutako pintura abstraktu batzuez ere gozatu ahal izango da. Irailaren 18an izango da inaugurazioa Gurea erakusketa gelan, 19:00etan; eta urriaren 2 arte bisitatu ahalko da. Gainontzean ondorengo ordutegian bisitatu daiteke erakusketa: Astelehenetik ostiralera: 18:30etatik 20:30etara. Larunbatetan: 11:30etatik 14:00etara.

Seve Iglesiasen pintura erakusketa Gurea erakusketa gela

Seve Iglesiasen erakusketa berria batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanez osatua dago. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin. Bestalde, azken etapan sortutako pintura abstraktu batzuez ere gozatu ahal izango da.

Irailaren 18an izango da inaugurazioa Gurea erakusketa gelan, 19:00etan; eta urriaren 2 arte bisitatu ahalko da. Gainontzean ondorengo ordutegian bisitatu daiteke erakusketa:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:30etatik 20:30etara.
  • Larunbatetan: 11:30etatik 14:00etara.

19:00
20:00

Seve Iglesias margolariaren lanen erakusketa

Gureako erakusgela, Amasa-Villabona | Erakusketa

Margolari oparoa da Seve Iglesias Santos billabonatarra, eta egindako lanak erakustea gogoko du bi urtean behin, gutxienez. Irailaren 18tik urriaren 2ra bere lanak ikusteko aukera izango da Gurean.

Seve Iglesias margolariaren lanen erakusketa Gureako erakusgela

Margolari oparoa da Seve Iglesias Santos billabonatarra, eta egindako lanak erakustea gogoko du bi urtean behin, gutxienez. Irailaren 18tik urriaren 2ra bere lanak ikusteko aukera izango da Gurean.

19:30
21:00

Tenet

Gurea zinema, Amasa-Villabona | Zinema

Egunak eta ordutegiak: Irailak 26, larunbata: 19:30; 22:15. Irailak 27, igandea: 19:30. Irailak 28, astelehena: 21:00. Prezioak: 5,50 euro eta astelehenetan 4 euro.

Tenet Gurea zinema

Egunak eta ordutegiak:

  • Irailak 26, larunbata: 19:30; 22:15.
  • Irailak 27, igandea: 19:30.
  • Irailak 28, astelehena: 21:00.

Prezioak: 5,50 euro eta astelehenetan 4 euro.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»