Bihar, maiatzaren 17a, LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna da, eta Amasa-Villabonan LGTBIQ+komunitatearen eskubideak aldarrikatzeko eta indarkeria salatzeko bi ekintza antolatu ditu Udalak herriko ikastetxeekin, kale hezitzaileekin eta mugimendu feministarekin batera.
LGBTIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da maitzaren 17a. Horrela, "20.000 especies de abejas" filmaren proiekzioa antolatu du Urnietako Udalak, Saroben, egunean bertan, arratsaldeko 19:00tan.
Dantza latinoen ikastaroa antolatu dute Asteasun, euskaraz. Maiatzaren 4, 11 eta 25ean elkartuko dira kiroldegian, 11:30etatik 13:00etara. Mundu bat Asteasun ekimenaren baitan antolatu dute dantza ikastaroa eta Igor Usandizaga izango da irakasle. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea
Hilaren 6an ekingo diote eta 17an amaitu. Kanpainarekin bat eginez, hiru ekintza nagusi prestatu ditu Musika Eskolak: Instrumentuen Herria ipuin musikatua maiatzaren 7an, Ate Irekien jardunaldia maiatzaren 8an, eta, Zatoz txikiekin dantzara festa musika maiatzaren 9an tailerreko ikasleen eskutik.
Extremadura kaleko zazpigarrenean, etxabean, aurkitzen da Gordeleku Burdina elkartearen museoa. Ia hogeita bost urteko ibilbidean bildutako ondarea ikusgai izango da, egunotan, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez