'Joxe Moxe kitarraren etxean kontatutakoak' ipuina kontatuko du Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak. 5-6 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago eta bi saio eskainiko ditu: 17:00etan eta 18:00etan. Izena udal liburutegian eman daiteke edo 943 300 615 telefono zenbakira deituta.
Fraisorok eskolak ikastaroa antolatu du "Udazkeneko eta neguko basalandare jangarriak online" izenburupean. Helburua udazkeneko eta neguko basalandareak identifikatu, bildu, erein eta babestea da; baita erabilera gastronomikoak ezagutzea ere. Zuzeneko saioak zoom bidez eta saio grabatuak. Data eta ordutegia: urriak 20, 21, 26 eta 28 - 16:00etatik 17:30etara. Iraupena: 6 ordu. Matrikularen kostua: 40 euro. Irakaslea: Clara Gutierrez. Informazio gehiago: 688 630 380 edo beguzkiza@fraisoroeskola.eus
Fraisorok eskolak ikastaroa antolatu du "Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea Oinarrizkoa txartela berritzea" izenburupean. Helburua produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko txartela (iraungia) berritzea da. Data eta ordutegia: urriaren 27a eta 28a, 15:00etatik 18:00etara. Bigarren egunean azterketa egingo da. Iraupena: 7 ordu. Matrikularen kostua: 8 euro. Irakaslea: Luis Cebrian. Informazio gehiago: 688 630 380 edo beguzkiza@fraisoroeskola.eus