'TranpAldo' du izena Joseba Tapiaren azkeneko diskak. Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren, talde berria sortu du eta bertan Villabonari lotutako bi pertsona daude: Kristina Aranzabe eta Leire Leturia. Sarrera: 10 euro (villabona.eus webgunean edo leihatilan).
Fraisorok eskolak ikastaroa antolatu du "Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea" izenburupean. Data: azaroaren 2tik abenduaren 11ra. Aurrez aurreko praktikak eta azterketa abenduaren 10ean 15:30etatik 19:30etara edo abenduaren 11n 09:30etatik 13:30etara. Matrikularen kostua: 80 euro. Informazio gehiago: fraisoro@fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66
Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe Eguna: azaroak 6 Ordua: 17:30 Lekua: Lekaio Prezioa: Doan Hizkuntza: euskara Antolatzailea: Udala Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da. Bertso saioa: Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal Eguna: azaroak 7 Ordua: 19:00 Lekua: Sarobe Prezioa: Doan Hizkuntza: euskara Antolatzailea: Poxta Zahar Sinopsia: Uxue Alberdi, Miren Amuriza era Nerea Ibarzabalen bertso Saioa. Gai jartzailea: Irati Zinkunegi. Familia ikuskizuna: Kontu kontari - Laenananaranja Eguna: azaroak 8 Ordua: 18:00 Lekua: Sarobe Prezioa: 3 euro Hizkuntza: euskara Antolatzailea: Udala Sinopsia: Nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten, Kontukantarik Txotxongiloen laguntzarekin oroimenean dauzkagun betiko abestiak eskaintzen ditu, hauek reggae, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez.