"Guretzako". Jatorri anitzeko emakumeak biltzen diren gune segurua da "Guretzako". Bizi esperientziak partekatzen dira, emakumeei kezkatzen dizkieten gaiei buruz hitz eginez elkarrengandik ikasteko. Hilean behin biltzen dira eta nahi beste saioetara joan zaitezke. Hileko azken asteazkenetan biltzen dira goizeko 10:00etan Atxulondoko kultur etxean.
Koldo Rabadan Izagirre herriko irakasleak “Bidean” liburua aurkeztuko du.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.
Baratzean eta lorategian landareen gaixotasunak saihesteko eta sendatzeko erremedio naturalak On line izango da: Zoom aplikazioaren bitartez. Irakaslea: Clara Gutierrez Hizkuntza: Gaztelera