Masaje-tailerra antolatu du Magale ikastetxeak, 0-1 urte bitarteko haurrentzat nahiz beren gurasoentzat. Mertxe Bermejo psikologoak gidatuko du hitzordua haur eskolako eraikinean, hilaren 22an, asteartearekin, eguerdiko 15:00etan.
17:00 Ipuin kontaketa. "Hazien istorioak” liburutegian. 19:00 Hitzaldia. “Basoak, biodibertsitatearen euskarri" kultur etxean.
Santa Zezilia Eguna izango da bihar, eta, ondorioz, muskarien eguna ospatuko du Lourdes Iriondo musika-eskolak. 17:45ean entsegua egingo dute musika-eskolako sarreran, eta, ondoren, San Joan plazara joango dira azken asteetan entseatzen ari diren hiru pieza abesteko eta jotzeko.
Saio bakarra 18.30-20:30. Udaletxean Izen emateko: 626 235 884, edo kultura@asteasu.eus
MAHAI-INGURUA. Nerabetasunean ematen diren indarkeria matxistak eta indarkeria sexualak. Ikusi, aurre hartu, esku hartu. Partaideak: Miriam Aleman Calatayud. Hezitzailea, filosofoa, komunikatzailea. Nerabetasuneko sexu indarkerian eta indarkeria digitaletan aditua. Patricia Temprano Conde. Nerabeen arteko indarkeria matxistako psikologo espezialista. Bortxakeria matxistaren biktima gazteei arreta osoa emateko GFAko unitatearen arduraduna. Izaro Auzmendi Sarasa eta Aitor Altuna Etxabe: Andoaingo Harremonak egitasmoko hezitzaileak. Sexuen hezkuntza eta indarkeria matxisten prebentzioa, tratu onen ikuspegitik. Dinamizatzailea: Sheila Melcón. Psikologo aditua indarkeria matxistan.
Gaztetxearen urteurrenaren harira, kontzertuak, ekitaldi kulturalak eta jokoak antolatu dira. Azaroak 30era arte luzatuko da ospakizuna.
14.argazki Rallya antolatu du Aizkari Mendi Elkarteak azaroaren 13rako. Honekin batera, hurrengo astean, hilarean 22,23, eta 24an 38.Mendi Astea antolatu dute. Egun bakoitzean hitzaldi bana eskainiko dute eta argazki rallyko erakusketa aste osoan zehar ikusgai izango da.