Otsailak 12, igandea Haizetsura mendi irteera, 09:00 PM Otaño plazatik. Torturaren aurkako ekitaldi nagusia, 13:00, Joxe Arregi plaza.
Emozio festa, haur ikuskizuna Otsailak 12, igandea. 12:00 / 16:00 Ene Kantak-en ikuskizun berria, “Emozio Festa”, Andoainera iritsiko da. Haur abestiak eta koreografiak euskaraz biltzen dituen proiektu honek Eneko eta Nerearen abentura berria ekarriko du taulara: emozioak nola kudeatu eta egoera zailei nola aurre egin erakutsiko die publikoari. Eskolako lehen egunetako urduritasunak lagunekin gaindituko dituzte.
"Elisa y Marcela" obrarekin Urnietan egon ostean, A Panadaria antzerki konpainia galiziarra izango da Saroben, bigarrenez, berriki ondu duen obra aurkezteko: "Las que limpian". Hilaren 12an izango da ikuskizuna, arratsaldeko 19:00tan, gazteleraz.
Herritar talde bat Siria eta Turkiako lurrikarak eragindako kaltetuentzat premiazkoak diren elikagaiak biltzeko elkartu dira. Ukrainako biktimen alde iaz bildu zen boluntario taldea da, eta oraingoan, bilketa kanpaina otsailaren 11, 14 eta 15ean egingo dute. Andoaingo honako supermerkatuetan egingo dute: BM, Super Amara, Carrefour, Coviran, Karrika, Eroski Zumea eta Eroski Ondarreta.
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.
Otsailak 11, lar. 19:30, 22:00. Otsailak 13, astelehena. 19:30.
Otsailak 11, lar. 19:30, 22:00. Otsailak 12, igandea. 19:30. Otsailak 13, astl. 19:30, 22:00.