Hitzaldi-sorta antolatu du ENBAk hainbat herritan, baita Urnietan ere. Hilaren 14an izango da hitzordua: 2023ko lehen egunean sartu zen indarrean PAC-NPB berria (2027 bitarte iraungo du), eta martxoan zabalduko da eskabideak aurkezteko sasoia. Horren gaineko xehetasunak argitzea izango du helburu solasaldiak.
2018an jaiotako haurrak lagunduko dituen erreferentziazko heldu batekin. Izen-ematea Udal Liburutegian (Ondarreta kalea, 2) edo liburutegia@andoain.eus helbidera idatziz.
Otsailak 14, asteartea 19:00, Plazida Otaño liburutegia
Herritar talde bat Siria eta Turkiako lurrikarak eragindako kaltetuentzat premiazkoak diren elikagaiak biltzeko elkartu dira. Ukrainako biktimen alde iaz bildu zen boluntario taldea da, eta oraingoan, bilketa kanpaina otsailaren 11, 14 eta 15ean egingo dute. Andoaingo honako supermerkatuetan egingo dute: BM, Super Amara, Carrefour, Coviran, Karrika, Eroski Zumea eta Eroski Ondarreta.
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.