Lau lanez osaturik dago Andoaingo ikerketa historikoak biltzen dituen aldizkaria. Aurkezpen ekitaldia datorren ostegunean izango da, azaroak 14, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da ekitaldia.
Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Vilabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarren parte har dezakete Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketan. 2018 urtean jaiotako gaztetxoetatik hasi, eta helduen maila bitarte, bost maila ezberdinetan banatzen da sariketa. Lanak aurkezteko azken eguna: azaroak 15, ostirala, arratsaldeko 14:00ak baino lehen.Infromazio gehiagorako jo
Urnietako Amaia Agirre alpinista hartu nahi du gogoan Zanpatuz mendi-elkarteak: mendia ardatz, zine-emanaldia izango da Saroben, azaroaren 13an nahiz 14an. Hala, bertan izango dira goi mailako alpinistak, solasean. Azaroaren 4tik aurrera izango dira eskuragarri sarrerak.