Ostiral honetan Lurgatz Talde Feministak etxeko zaintzen iraultzari buruzko tertulia antolatu du Txoko Morean.
Ez du etenik Urnietako Gaztetxearen aldeko elkartasunak. Hala, ostiral honetan, hilaren 31n, poteo musikatua izango da herrian, arratsaldeko 18:00ean hasita. Plazatik abiatuko dira, tabernaz taberna: "Urnietako gazteria gaztetxearen alde mugitzen!".
Urtarrilaren 16an egin zuten San Pedroak antolatzeko lehen bilera eta, datorren ostiralerako finkatu zuten hurrengo hitzordua. Hogei lagun inguru bildu zen lehen bileran eta 2025eko San Pedro jaietako egunen antolaketa adostu zuten. Lehen bileran, larunbat gaueko kontzertutarako taldeak eta ostiraleko erromeria aukeratu zituzten.Hurrengo hitzordua, urtarrilaren 31n arratsaldeko 19:00etan izango dute.
Familia lantegiak antolatu ditu Andoaingo Euskara lansailak, urtarrilean, HH eta LH mailako ikasleentzat. Eider Hidalgok gidatua, honatx egitaraua: