"Bihotzez hizketan. Nola lagundu bizitzako azken fasean" hitzaldia emango du Iñigo Gutierrezek herrikideak, Zilegi Eskolaren eskutik. Hala, otsailaren 27an izango da hitzordua, kiroldegiko box-etan. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da eta sarrera librea izan arren, AEK-k azaldu bezala, komeni da izena ematea aldez aurretik, lekuak mugatuak baitira, bi bide ipini ditu horretarako: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikoa edo 662 338 747 telefono-zenbakia.
Puska-biltzea, kaldereroak, inauteriak… Neguko ospakizunen aroan murgilduta dabil Andoain. Asteburu honetan Kaldereroen etorrera izango da, hainbat aldaketekin biziberrituta datorrena.