Udal igerilekuan puzgarriez gozatzeko aukera izango da, 10:30 eta 13:30 artean.
Abuztuak 30, larunbata 11:00 Artisauen azoka eta haur jolasak.17:00 Desafioa, herri kiroletan: Goiburu-Sorabilla.18:00 Bertso-saioa. Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Nerea Elustondo eta Ane Labaka Mayoz. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 21:00 Zikiro jatea. Urdaiazpikoa, txorizoa, saltxitxoia, entsalada mistoa, zikiroa eta gazta-tarta. Txartelak salgai Elizondo eta Txuri Beltz tabernetan. 34 euro (abuztuaren 28a, ostegunearekin, azken eguna).23:30 Kontzertua Herenegun taldearekin.Ondoren, musika Stri Nain eta Drims DJekin.
Prezio berriak ezarri dituzte hiri barruko autobus zerbitzuan. Bide batez, abuztuan martxan izango da.
Renfek aditzera eman duenez, abuztuaren 4an hasi eta irailaren 7ra bitarte, aldirietako trenen erabiltzaileek Hernanin hasi eta busean egin beharko dute joan-etorria. Xehetasunak, jarraian.
Udan udal pilotalekua zabalik izango da. Erabilera librekoa izango da, beraz. Urnietako pilotalekua.Ordutegia: 09:00-21:00.
Leitzaran Bisitarien Etxea zabalik egongo da udan: Bisitarien Etxea, Otieta.Ordutegia: 09:30-18:30
Javier Urriza txapeldun handiaren agurrarekin aro berri berri ekin dio Buruz Buruko Eusko Label Txapelketak. 43. edizioa abuztuaren 9an abiatuko da, Ansa II egungo txapeldunaren eta Azpirozen arteko partidarekin.