"Neguan zure burua zaintzen ikasi" tailerra izango da azaroaren 25ean Urnietako kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan. Gaztelaniaz izango da hitzordua, 11:00etan hasita, 12:30era bitartean. Negu garaian izaten diren sintoma eta gaixotasun ohikoenak prebenitu eta zaintzeko gakoak emango dira bertan, etxeko botikina osatzen laguntzearekin batera.
Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna Txapa lantegia
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna da gaurkoa eta mugimendu feministak ekitaldi-sorta iragarri du Beterri-Aiztondon.
Azaroak 25. Indarkeria matxisten aurkako eguna Elkarretaratzea 19:00, Goikoplazan. –––––––––––––––––––––––––––––– Andoaingo Mugimendu Feminista
-'Migracion de aves', Juan Arizaga. Azaroak 25, asteartea.
1936ko extremadurarren tragedia kontatzen duen erakusketa. 09:00etatik 20:00era, abenduaren 6ra bitarte. Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitza.
Azaroaren 15ean abiatuko da Adunako kulturaldia eta, abenduaren 3an, Euskararen egunarekin batera emango diote amaiera. Bitartean, hainbat ekitaldi egingo dute herrian, gai ezberdinak jorratzeko
17. argazki rallyko lanen erakusketa. Sari-emate ekitaldia azaroaren 28an. Azaroaren 24tik 30era. Gurea antzokia.