Haurtzaroan kokatuta, loa hizpide izango da Nahia Alkorta adituak gidatuko duen hitzorduan, Magale-Salestarak ikastetxearen eskutik: funtzioak, loa adinaren arabera, familien atsedena hobetzeko gakoak, segurtasun neurriak...
Hizkuntza: Euskara
Etxebizitza Sindikatutik asteazkenean bilera irekia antolatu duguIgara espazioan. Asteazken honetan izango da arratsaldeko 19:00etan hasita.
Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Continuo-discontinuo. Una geometria Rakel Ubago. Azaroaren 15a arte.Basteroko erakusketa gela. Artista eta arkitektoa. Altxerri kultur proiektuaren bazkide-sortzailea izan zen, arte garaikideko galeria eta zuzeneko musika eskaintzen zuen taberna&jazz sotoa zenarena. Erakusketa honetan, forma geometrikoen ideia eta haien konbinazio-aukerak egituraren ideiaren azpian daude.
Urrian, Goikoplazan eta Zumea plazan, euskaraz jolasteko aukera izango dute herriko haur txikiek.
Hizkuntza: Euskara