Babilonia hirigintza-eremuan 82 etxebizitza libre eta 164 aparkaleku-plaza eraikitzeko obra-lizentzia onartu da urriko udalbatzan.
Tartean Teatroa konpainiaren antzerkia, Patxo Telleriak zuzendua, ikusgai izango da igande honetan Gurea antzokian.
Bularretik ehundutako aitortzak dokumentala proiektatuko dute Larraulgo Urkipe etxolan. Dokumentala 2zi elkarteak ekoitzi du. Bertan minbizia jasandako emakume batzuen bizipenak izango dira ikusgai eta dokumentalaren ondoren, partaideren batekin hitz egiteko aukera ere izango da.
Zizurkilgo Urkamendi elkarteak antolatuta afari-omenaldia egingo dute ostiral honetan. 4 txirrindulari profesional igaroko dira herritik, eta horiekin batera, Andres Rubiños herritarra ere omenduko dute.
Eider eta Jagobaren kontzertuak Aljiben. Sarrerak aurrez Kaori & Amlu eta Rboten eskura daitezke.
Azaroak 6, ostirala. 22:30, Aljibea. Sarrerak hemen
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Azaroaren 6an eta 7an egingo den programazioak DJ Telmo Trenorren masterclass bat eta Bastero Kulturgunean kontzertuak eskainiko ditu
Urteurrenaren hilabetea bertan da. Hasteko, egitarau oparoa, mendi irteerarekin eta bazkariarekin abiatuko dute. Hilabete osorako musika emanaldi ugari iragarri dituzte, bogan dauden doinu berritzaileak eta aspaldiko punk eta rock kantuak uztartuz.