Azaroak 26, asteazkena - 19:00 Kazetaritza eta Komunikazio Sariak jakinarazi eta banatuko dira ekitaldi honetan. Edizio honek keinu berezia egingo dio Gabriel Aresti poetari, jaio zela 100 urte bete baitira. Finalisten eta irabazleen presentziaz gain, musikaz eta ikus-entzunezkoez gozatuko dugu. Aurtengo finalista guztiak izango dira Jakoba Errekondori ohorezko mugarria emango zaio. Joxan Goikoetxeak musikaturiko Arestiren kantak eskainiko dira. Animatu eta etorri ikuskizunaz gozatzera! Sarrera librea da
'Shukran, bizitzari mila esker'. Maite Zumarraga eta Idoia Rubial. Azaroak 26, asteazkena.
1936ko extremadurarren tragedia kontatzen duen erakusketa. 09:00etatik 20:00era, abenduaren 6ra bitarte. Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitza.
Azaroaren 15ean abiatuko da Adunako kulturaldia eta, abenduaren 3an, Euskararen egunarekin batera emango diote amaiera. Bitartean, hainbat ekitaldi egingo dute herrian, gai ezberdinak jorratzeko
17. argazki rallyko lanen erakusketa. Sari-emate ekitaldia azaroaren 28an. Azaroaren 24tik 30era. Gurea antzokia.