Martxoaren 9an, astelehenarekin, andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:15ak arte.
Aiztondoko udalekuetarako begiraleen hautaketa-prozesua abian da. Martxoaren 2tik 20ra bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera eta apirilaren 17an egingo dituzte begiraleen elkarrizketak. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago deialdia eta derrigorrezkoa izango da DBH gainditua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, zein curriculuma eta agiriak aurkeztea.
Emakumeen nazioarteko egunaren harira, Urnietako Udalak hainbat jarduera antolatuko ditu herrian. Jarduera horien bidez, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute, eta horretarako, herritarren parte hartzea sustatu nahi dute.
Martxoak 7, larunbata. 19:30, 22:00. Martxoak 8, igandea. 19:30. Martxoak 9, astelehena. 19:30.
Martxoak 7, larunbata. 19:30. Martxoak 8, igandea. 19:30. Martxoak 9, astl. 17:00, 19:30.