Gaur zortzi, Euskal Herriko sindikatu nagusiek deituta, greba orokorra deituta dago. Hala, Andoainen bilera deitu dute. Irunberrin izango da arratsaldeko 17:00tan hasita.
JARDUERA FISIKOAKORRIKA EGIN DEZAGUN Egutegia: martxoak 10, 17, 24, 31; apirilak 7, 14, 21, 28; maiatzak 5, 12, 19, 26; ekainak 2, 9. Ordutegia: 18:00-19:30 Lekua: lehenengo egunean kiroldegian elkartuko gara Hizkuntza: elebiduna Prezioa: 21 euro
Arratsaldeko 18:30ean, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, Zine&Hitz zikloaren baitan, "Laburbira" ekimeneko laburmetraiak ikusteko aukera izango da.
Zinemaz gozatzeko eta ikusitakoaren testuingurua osatzeko "Zine&Hitz" zikloa aurkeztu du Andoaingo Udaleko Euskara sailak. Saio guztiak Bastero Kulturguneko ekitaldi-aretoan dira, 18:30etan hasita. Martxoak 10, asteartea "Laburbira" Euskal Herriko laburmetraien zikloa, Tauparen eskutik.
Jose Luis G. Quintas ornitologoak kurriloen migrazioaren gaineko hitzaldia emango du, Euskalduna Mendigoizale Taldeak Kale Nagusian daukan egoitzan, martxoaren 10ean, 19:00etatik aurrera.
Aiztondoko udalekuetarako begiraleen hautaketa-prozesua abian da. Martxoaren 2tik 20ra bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera eta apirilaren 17an egingo dituzte begiraleen elkarrizketak. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago deialdia eta derrigorrezkoa izango da DBH gainditua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, zein curriculuma eta agiriak aurkeztea.