0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako Eusfera egitasmoa udaberrian jarriko dute martxan, haurren ingurua euskaldunagoa izan dadin. Egitasmoa Tolosaldean aurkeztu eta antolatzeko, bilera irekia egingo dute martxoaren 11n Tolosan.

Familia giroan euskara sustatzeko egitasmo berria abiarazi dute Euskal Herrian, “Eusfera” izenpean. Taupa euskaltzaleen mugimendua da sustatzailea, bi urtean behin Euskaraldiaz arduratzen den elkarte bera.
Aiztondoko udalekuetarako begiraleen hautaketa-prozesua abian da. Martxoaren 2tik 20ra bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera eta apirilaren 17an egingo dituzte begiraleen elkarrizketak. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago deialdia eta derrigorrezkoa izango da DBH gainditua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, zein curriculuma eta agiriak aurkeztea.