18:00, Denda Berri. Egitarauaren aurkezpena, Mintzalagunen mezua eta Korrika jolasa Plazido Muxika plazan.
Martxoak 12, osteguna 19:00 "Zer gertatu zen 1999ko martxoaren 19ko gau horretan?" PM Otaño plaza. Sekretu ofizialen legea aldatzeko eta Ttottoren kasuaren egia eskatzeko elkarretaratzea egingo da.
Aitatxo dokumentalak, seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Gurean ikusgai izango da eta, ondorengo solasaldian, Igor Alejo herrikideak parte hartuko du.
Aiztondoko udalekuetarako begiraleen hautaketa-prozesua abian da. Martxoaren 2tik 20ra bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera eta apirilaren 17an egingo dituzte begiraleen elkarrizketak. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago deialdia eta derrigorrezkoa izango da DBH gainditua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, zein curriculuma eta agiriak aurkeztea.
Martxoaren 19an abiatuko da Korrika Atharratzetik eta, martxoaren 23tik 24rako gauean sartuko da eskualdera. Zizurkilen, dagoeneko biltzen hasi da Korrika batzordea. Ostegunetan, 18:00etan egiten dute bilera, Atxulondo Kultur Etxean. Bertan parte hartu nahi duen orok zabalik du horretarako aukera.