Dantza erakustaldi polita egin dute Urkiko dantzariek

Aiurri 2026ko maiatzaren 24a

Dantza ikuskizun bikaina eskaini dute Urkiko haur, gazte eta helduek Basteron, eguerdian. Urki kideek jaialdia baliatu dute hamarkadetan taldean eragile nekaezina izan den Karmen Rodriguezi aitortza egiteko. Argazki-sorta eta hainbat bideo, ikusgai.

Besteak beste, Makil Dantza, Sardinerak, Iturengo Soka Dantza, Abaltzisketako Txantxoen Dantza, Habanera, Kontradantza eta Arratia biziberritu dituzte. 

Dantzariek Enaitz Vazquez, Fernando Gonzalez, Salba Parada, Mattin Zalakain, Irune Bueno eta Laida Bueno musikariak izan dituzte bidelagun jaialdian.  

Karmen Rodriguezi ez ezik, Pili Jimenez diseinatzaile eta jostunari ere erakutsi diote estimua jaialdia amaitu ostean, urteak baitaramatza jantzitegiaz arduratzen.

Bestalde, Lakuntzako Elai Alai dantza taldeko kideak ikusle gisa egon dira Basteron. Beren irakasle den Leire Sagartzazu oholtza gainean dantzan ikusi nahi izan dute. Jaialdia bukatu denean, oholtzara jaitsi, eta Sagartzazuri lore-sorta eman diote.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!