Beste behin ere erakustaldi aparta eman zuen Su Ta Gar taldeak

Aiurri 2026ko ekainaren 21a

Su Ta Gar taldeaz ezer gutxi esan daiteke 2026ra iritsita. Haien aurrean jarri eta euren erakustaldiaz gozatzea bezelakorik ez dago. Sortu zirenetik heavyak ez direnen artean ere atxekimendu handia bereganatu zuten eta, oraindik ere, indarrean da miresmena. Sekulako mailako taldea da, zuzeneko bakoitzean erakusten dutena.

Kontzertuan barrena, Aitor Gorosabel abeslariak, "Itxaropena" abestiari ekin aurretik, taldearen ehundik gora kontzertu ikusi dituen Jon Arizmendi musika zalea eta 2023ko abenduan hil zen Aitziber Ugartemendia kultur eragilea gogoan hartu zituen, modu berezian (behean bideoan ikusgai).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!