Asteburu honetatik hasita, askotariko hitzorduak izango dira herrian, urtea amaitu bitartean.
Abenduak 21, larunbata
- 12:00. San Tomas azoka, tokiko ekoizleekin eta Aukeran dantza konpainiaren "Aiurri" ikuskizuna, Urnietako Udalak antolatuta.
 - 12:00. Gaztetxearen aldeko trikipoteoa, San Juan plazatik abiatuta, eta parrillada musikatua Matxo tabernan, Urnietako Gaztetxeak antolatuta.
 
Abenduak 22, igandea
- 17:30. Andoni Magoaren “DesOrekatua” ikuskizuna, Urnietako Udalak antolatuta.
 
Abenduak 23, astelehena
- 10:00. Padel-txapelketa, Gaztelekuak antolatuta.
 - 16:00. Donostiara txangoa, argiak ikustera, Gaztelekuak antolatuta.
 - 17:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Egape Dantza Taldeak antolatuta.
 
Abenduak 24, asteartea
- 10:00. Gabon kantuan, Urnietako Gaztetxeak antolatuta.
 - 10:00. Gabon kantuan, Egape Ikastolak antolatuta.
 - 11:00. Gabon kantuan, Magale-Salestarrak ikastetxeak antolatuta.
 - 17:00. Gabon kantuan, Kantazaun elkarteak antolatuta.
 - 17:00. Joselontxos txaranga, Poxta Zaharrek antolatuta.
 
Abenduak 26, osteguna
- 15:30. Leka-Enea ping-pong klubera bisita, Gaztelekuak antolatuta.
 - 17:00. Ludoteka-zerbitzua: eskulanak eta jolasak 2018-2019 urteetan jaiotakoentzat.
 - 19:00. Goizargi Gospel Choirren emanaldia, Urnietako udalak antolatuta.
 
Abenduak 27, ostirala
- 10:00. Costa jump-era irteera, Gaztelekuak antolatuta.
 - 17:00. Ludoteka-zerbitzua: eskulanak eta jolasak 2014-2017 urteetan jaiotakoentzat.
 - 19:00. Kirol gala, Urnietako Udalak antolatuta.
 - 20:00. Kanpaikaden entsegua eta DJ Flowing, Etxeberri auzo elkarteak antolatuta.
 
Abenduak 30, astelehena
- 15:30. Gabonetako sukaldaritza txapelketa eta bingoa, Gaztelekuak antolatuta.
 
Abenduak 31, asteartea
- 15:30. San Silbestre lasterketa, Poxta Zaharrek antolatuta.