Sarrerak online erosteko aukera Bastero Kulturguneko webgunean.
Bertso Triki Poteoa egingo da urtarrilaren 4ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lanbroa tabernatik hasiko da Unai Mendizabal eta Jon Beloki bertsolarien laguntzaz; musikarekin kaleak girotzen Maialen eta Iñaki Lopez de Munain arituko dira.
Sarrerak online erosteko aukera Bastero Kulturguneko webgunean.
Sarrerak online erosteko aukera Bastero Kulturguneko webgunean.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Danimarka eta Islandian bizi diren bi gazte. Aitorrek, zenbait bertsolarirekin elkarlanean, irudien interpretazio irekien inguruan hausnartzen du Argazkia kartzela proiektuan. Bestalde, Mak I Miss The Days Chasing Lights erakusketarekin dator, Islandiako paisaia eta itsasargiek iradokitutako gogoeta emozional bat eginez poesia zein argazkiak erabiliz.
2020ko urtarrilaren 11n “Orain Presoak” lelopean euskal presoen alde Bilbon eta Baionan kale-agerraldiak egingo dira. Manifestazioetara joateko Urnietan eta Andoainen autobusak antolatu dira.