Datorren larunbatean, urtarrilak 18, Estitxu Fernandez psikologoak hitzaldia eskainiko du Zizurkilgo Zubimusu ikastolan, 1-3 urteko haurren gurasoei eta interesa duen edonori zuzenduta.
Fleming eskolaren 50 urteurrenaren baitan, urte hauetan eskolako egunerokoan erabilitako metodologiak izan dituen aldaketak erakutsiz, Azoka Pedagogikoa antolatu dute larunbatean, urtarrilaren 18an, egungo eskola kalera ateraz.
Larunbat honetan, urtarrilak 18, Joxe Arregi plazan, eguerdiko 12:00etan, Zizurkildik pasatzen den trafikoa mugatzeko irtenbide bat eskatzen jarraitzeko beste ekitaldi bat egingo dute. Ekitaldia, erraldoien konpartsaz eta musikaz lagunduta egongo da eta pintxoak eta edariak eskainiko dituzte. Bertan norberak bere balkoi edo leihoan jartzeko banderak ere jarriko dira salgai. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "kutsadura eta segurtasun arazoak behin betirako mugatuz, herriko bizimodua defendatzea eta herrigiroa berrindartzea da ekimenaren helburua".
Sarrerak online eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.
Sarrera: 5,50 euro. Bonoak: 10 film 35 euro.
Sarrerak online eros daitezke Basteroren webgunetik.
Sarrera: 5,50 euro. Bonoak: 10 film 35 euro.
Sarrerak online eros daitezke Basteroren webgunetik.
Danimarka eta Islandian bizi diren bi gazte. Aitorrek, zenbait bertsolarirekin elkarlanean, irudien interpretazio irekien inguruan hausnartzen du Argazkia kartzela proiektuan. Bestalde, Mak I Miss The Days Chasing Lights erakusketarekin dator, Islandiako paisaia eta itsasargiek iradokitutako gogoeta emozional bat eginez poesia zein argazkiak erabiliz.