Hauspotuz Tolosaldeko Trikitixa Elkarteak antolatu du festa Asteasuko Udalaren laguntzarekin. Hauxe egitaraua: 11:30 Harrera herriko bertsolariekin.Ondoren, hamaiketakoaJarraian, kalejira Asteasun barrena.14:30 Bazkaria Iturri Ondo jatetxean. *Bazkarirako tiketak Iturri ondo jatetxean eros daitezke otsailaren 23 arte. Helduek 22,50 euro eta haurrek 12 euro.
12:30 Martxa Pausoz pauso ekimena, martxa-kalejira eta ekitaldia. Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian. Eguraldia dela eta, egokitu egin dute ordutegia eta ibilbidea. 14:00etan emakumeen bazkaria Oianumen ZUENA Emakume Elkartearen eskutik. Izena emateko: 606 929 697.
Arratsaldeko 16:15ean, Aiztondoko emakumeen zutabea Zizurkilgo plazatik abiatuko da eta Tolosaldeko emakumeena Tolosatik. Anoetako plazan elkartuko dira guztiak eta festa izango da gero, bai arratsaldean eta baita gauean ere.
Bihar larunbata, martxoak 7, abesbatzen kontzertu berezia eskainiko dute Andoaingo Obauba Gazteek eta Ordiziako Oroith Gazteek, Villabonako Jesusen Bihotza elizan, arratsaldeko 20:00etan.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Argazki erakusketa egingo da martxoaren 5etik 8ra bitarte "martxoaren 8 emakumeen enfoketik" izenpean. Erakusketa Bilgunean izango da, Zumea kalea 5 auzoan. Martxoak 5, arratsaldeko 18:30etan irekiera. Martxoak 6, arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara. Martxoak 7, goizeko 10:30etatik 12:00tara eta 18:00etatik 20:00tara. Martxoak 8, goizeko 11:00etatik 13:00tara eta 18:00etatik 20:00tara.