Zizurkilen biala eskatzeko ekintza ezberdinak egiten ari dira azken asteotan. Martxoaren 11n, elkarretaratzea eta trafiko mozketa egingo dituzte Bulandegi-bidea eta Erniobidea arteko errotondan, 18:00etan hasita.
18:30 “Mujeres de Andoain: migración e historias de vida” mahai-ingurua. Emakumeek bizitakoak migrazio prozesuetan. Andoaingo emakume migratzaileek hartuko dute parte eta dinamizatzaile lanetan Silvia Carrizo izango dugu, kazetaria eta Malen Etxea emakumeen elkartearen lehendakaria.
Martxoaren 8ko ekimenen harira, Pedro Mairal argentinarrak idatzitako 'La Uruguaya' liburua izango da mintzagai Plazida Otaño liburutegiko irakurketa klubean.
Asteazkenean izango da bilkura Arrate pilotalekuan (bilera gela), arratsaldeko 18:30etan.
Amasa-Villabonako Udaleko Ingurumen sailak antolatuta, Amasamendiko kudeaketaz arduratzen den lan-mahai ireki eta parte-hartzailearen bilera egingo da bihar, martxoak 11, 19:00etan Villabonako udaletxean. Ondorengo gaiak landuko dira bertan:
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Martxoak 10, asteartea 18:30-20:30. Andoaingo anbulatorioan. Martxoak 17, asteartea 18:30-20:30. Urnietako anbulatorion zaharra.