Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen bideoan agertu da deialdia. 17:00tan haurren aldeko bilkura burrunbatsua, bakoitza bere leiho edo balkoitik.
Koronabirusak Europa eta mundu zabala hankaz goara jarrita ere, ordu aldaketa egin beharra dago. Milioika lagun konfinamendu egoeran daudela egi behar da ordu aldaketa. Goizaldeko 02:00tan 03:00tara aldatu behar da ordulariaren orratza.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.